Gipuzkoako Federazioa

Aurkezpena

Ongi etorri Gipuzkoako Karate Federazioaren webgunera. Gipuzkoako karatearekin lotutako informazio oro aurkituko duzu hemen, ekitaldiak, berri nagusiak, egutegia, gure teknikariek eta adituek emandako ikastaroak eta abar.

Gipuzkoako Karate Federazioa, beste lurralde batzuetakoen antzera, Judoko Federazioaren baitan egon zen zenbait urtetan. 1987ko maiatzaren 4an eratu zen eta orduan ekin zion bere bideari. Hainbat eta hainbat lagunek jardun dute bertan lanean hutsaren truke, borondate hutsez; izan diren lehendakariek ere, nork bere zuzendaritza batzordearekin, zeukaten onena eskaini zutelako iritsi gara gaur egunera. Orain, federazio libre bat daukagu, dinamikoa, eta bertan estilo guztiek eta gure arte martzial kutun onen alde lan egin nahi duten pentsona guziek dute lekua. Eskerrik asko guztioi!

Ezin ditugu ahantzi 70eko hamarkadaren hondarrean Gipuzkoara ailegatu ziren Senseis horiek, eurei esker hedatu baita Karatea gure lurraldean. Hor dauzkagu, besteak beste, Shotokan estiloan aitzindari izan zen Joseph Errante, edo Sei-Shin-Ryu estiloan aitzindari izan zen Koichi Yaezakura Senseia.

Gaur egun, Gipuzkoako Karate Federazioak karateko bost estilo desberdin biltzen ditu: Shotokan, Sei-Shin-Ryu, Goju-Ryu, Shito-Ryu, Kyokushinkai eta Goju-Ryu. Gipuzkoako karatea anitza eta aberatsa da benetan.

Gure webgunea atsegin izango duzulakoan, agur bero bat. Oss! 

Gipuzkoako Karate Federazioaren jarduneko lehendakaria
José Ángel Rial Iriondo

presidente@karateguipuzcoa.com

FEDERACIÓN GUIPUZCOANA DE KARATE Y D.A.-an, norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu dena ondo dabilela ziurtatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika. Cookie guztiak onar ditzakezu "onartu" botoia sakatuta, edo zure aukera pertsonalizatu dezakezu, KONFIGURATU EDO BAZTERTZEKO AUKERA SAKATUTA